HISTORIA

1904 Gaur egungo Donostiako Teniseko Errege Elkartearen inaugurazioa. 113 urte igaro dira jada orduko San Sebastian Recreation Club hartan tenisean nazioarteko lehen txapelketa egin zenetik. Mende luze honetan, donostiarrek eta bisitariek klubeko pistetan garai bakoitzeko ‘nadal’ jokalariak ikusteko zortea izan dute: Tilden, Santana, Sánchez-Vicariotarrak, Orant…

historiaKrisi ekonomikoaren urteetan, ezin izan diogu ekitaldi horri eutsi, baina kirol hau maite dutenei eta ezagutzen ez dutenei ere tenis-ikuskizun on bat eskaintzeko ilusioari eusten diogunez, txapelketa hori ITF FUTURES formatuan berreskuratu dugu.

Aurtengo edizioan ez du Nadalek parte hartuko, baina bai etorkizunean haren mailakoak izango diren jokalariek eta noizbait munduko 100 onenen arten egon arren, postu hori galdu eta berriro munduko 100 onenen artean egon nahi dutenek ere.

Zuzeneko tenisak kirol hau gutxien ezagutzen dutenak harritzen ditu bereziki. Pilotaren abiadurak, jokalariak gertu izateak, giroak, inguru zoragarriak eta abarrek ez dituzte klubera etortzen direnak epel uzten. Asko harro sentitzen dira jokalari hauek slam handien amaierako koadroetan sartzen direla ikusita, zuzenean ikusten baitituzte, edo haiekin argazki bat ateratzeko aukera ere izaten dute.

Nazioarteko txapelketa bat antolatzeko, ATPk edo, kasu honetan, ITFk zorrotz finkatu eta ezarritako baldintza eta arau ugari bete behar dira, baina horrez gain, ahalegin ekonomiko handia ere beharrezkoa da eta horretarako, zure laguntza ezin baliotsuagoa behar dugu. Laguntzeko hiru proposamen erakargarri aurkeztuko dizkizugu, baina pozik egokituko ginateke zuri hobeto datorkizun beste edozein proposamenetara ere.

AURREKO EDIZIOAK