TXAPELKETA

LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK

Donostiako Tenis Elkarte Errealak, bere bazkideei, bai donostiarrei bai eta bisitariei ere, lehen mailako kirol ikuskizuna eskaintzeko helburuarekin, Donostia Hiria Nazioarteko Tenis Txapelketaren 89. edizioa antolatu du, ITF FUTURES formatupean eta 25.000 $-ko sariarekin.

Joan den urteko edizioak izan zuen arrakasta eta ITF FUTURES zirkuituaren barnean izan diren aldaketak kontuan hartuta, aurtengo proban sariaren diru kopurua 10.000 $-tik 25.000 $ izatera igaro da. Horrenbestez, azken edizioko jokoaren maila ikusgarria izan bazen, hobekuntza honekin aurreikusten da aurtengo edizioak, zalantzarik gabe, aurrekoa gainditzea.

Tenisa zuzenean ikustea ikuskizun izugarria da, kirol honen zaleei ez ezik, eskuarki ikusten ez dutenei ere zuzendua, harritu egiten baititu. Hori dela-eta, denak animatu nahi ditugu oso maila handiko tenisa ikusteko aukera hau aprobetxatzera, eta DOHAINIK, gainera.

Lehiaketan proba hauek jokatzen dira:

BANAKAKO KOADROA:
AURRETIAZKO FASEA: abuztuaren 26an eta 27an, larunbata eta igandea. 32 jokalari ariko dira koadro honetan, eta haietatik 8 igaroko dira amaierako koadrora.

AMAIERAKO FASEA: abuztuaren 28a eta irailaren 2a artean, astelehenetik larunbatera. 32 tenislari ariko dira koadro honetan. Finalerdiak irailaren 1ean izango dira, ostirala. Finala irailaren 2an jokatuko dute, larunbata, 12:00etan.

BINAKAKO KOADROA:
AMAIERAKO FASEA: abuztuaren 28a eta irailaren 2a artean, astelehenetik larunbatera. 16 jokalari ariko dira koadro honetan. Finala irailaren 1ean jokatuko dute, ostirala.

(Banakako eta gizonezkoen bi koadroak jokatzeko aurreikusi diren egunak eta ordutegiak dira horiek, baldin eta eguraldiak horretarako aukera ematen badu).

Lehenago aipatu den sariaren diru kopuruaz gain, lehiaketan ATP puntuen kopuru garrantzitsuak ematen dira.

NAZIOARTEKO LEHIAKETA: Proba hau ITF FUTURES zirkuituaren barnean dago. Nabarmendu behar da nazioarteko lehiaketa dela, 2016ko edizioan 11 herritartasun desberdinetako jokalariak ikusteko aukera eman ziguna. Horren gaineko informazio gehiago zirkuituaren webgunean bertan eskuratu daiteke: www.itf.com.

Jokalariak nor izango diren lehiaketa hasi baino bi aste lehenago jakingo da, izena emateko epea amaitzen denean. Gogora ekarri nahi dugu joan den urteko edizioko txapelduna Mallorcako Jaume Munar tenislaria izan zela. Aurtengo martxoan munduko 250 tenislari onenen artean lerratu zen Munar.

NOLA EGIN DEZAKET LEHIAKERAREN JARRAIPENA?

Partiden emaitzei jarraipen zuzena egin ahal zaie lehiaketaren webgunearen bidez.

Harpidetu eta egunero jasoko dituzu eguneko emaitzak, koadroenak, hurrengo eguneko partiden ordenak eta gertatzen doazen albiste guztiak.

SUSTAPENA EGITEKO MATERIALAK. LEHIAKETAREN MAILA BEREAN DAGOEN IRUDIA

DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO TENIS TXAPELKETAREN 89. ediziorako hainbat material egokituko dira. Haietako zenbait lehiaketa ondo joateko beharrezkoak izango dira, eta beste batzuk txapelketari eta babesleei ahalik eta zabalkunde handiena ematekoak izango dira.

Hiriko txapelketaren kartela. 200 kopia egingo ditugu, hiriko lokal desberdinetan banatzeko.

Txapelketari buruzko eskupaperak. 3.500 ale banatuko ditugu Donostiako turismo bulegoen eta eratorrien bidez. Kanpotar bisitarien konplizitatea ere bilatuko dugu.

Aisiarako gunea eta babesleak. Gune horretan zenbait erakusmahai kokatuko ditugu, eta haietan babesleak eragin-trukean aritu ahal izango dira bisitariekin.

ZERGATIK DONOSTIA?

2016an Europako Kultur Hiriburu izateaz gain, Donostia mundu mailan kokaleku estrategiko bihurtuta dago komunikazioen arloan, bai Europakoetan, bai ozeanoan zeharrekoetan ere, batetik, Loiuko nazioarteko aireportua hurbil dagoelako, eta, bestetik, konexioak maizak eta azkarrak direlako Espainiako eta Frantziako hiriburuekin.

Ezaugarri hauetako lehiaketa bat egitean, itsasoaren ondoan, komunikabide espezializatu desberdinen arabera mundu osoko hiri-badia ederrenetako batean, erakargarritasuna ezin baliotsuagoa da. Batez besteko tenperaturak 23 eta 24 gradu artekoak eta hotzenak 14 gradu baino handiagoak izaten diren urte sasoia une aproposa da gure hiriak bisitariari eskaintzen dizkion jarduera paraleloez gozatzeko: hondartzak, sukaldaritza,, inguruetako herriak, Frantziako kostaldea… Xarma guztiz erakargarria da.